Menú
  • inici
  • música
  • vídeos
  • agenda
  • botiga
  • contacte

Gaueko entziklopedia koxkorra

Gaueko Entziklopedia Koxkorra aurkezten du 2princesesbarbudes bikoteak: familia osoarentzako musika-ikuskizuna, clown, objektuen antzerki eta ikusizko poesia ukituekin. Gaueko piztiak, Alexandre Bonanit Jaunaren astronomia irakaskuntzak, eta berekin batean gau ona igarotzeko hortzak, tresnak eta tramankuluak daramatzan sagu txikiaren ibiliak dituzte hizpide ikuskizun honetako abestiek.

Ametsak, mesanotxeak, asmakizunak, argitxoak, teleskopioaren bidez ikusitakoak, zapatilak, baso bat ur eta fanfarre errumaniarra baliatuko dira entziklopedia honen berri emateko.

2princesesbarbudes bikoteak jostailu-tresnekin lan egiten du, apo bizargabea lagun. Oraingo honetan, baina, hotsak areagotu eta musika konponketa batzuekin eta gure garaiko, aspaldiko, tropiko aldeko nahiz ekialdeko erritmoekin, aberastu dute ikuskizuna. ​

Diskoa

Ikuskizuna (Katalanez...)


Erosi nahi al duzu disko hau?

​Gaztelupeko Hotzak Denda

Con tecnología de Crea tu propia página web con plantillas personalizables.
  • inici
  • música
  • vídeos
  • agenda
  • botiga
  • contacte