Menú
  • inici
  • música
  • vídeos
  • agenda
  • botiga
  • contacte

Enaren kontuak

Martxoaren hasieran enarak iritsiko dira gure etxera, eta bertan geldituko dira irailaren hondarrera arte. 2princesesbarbudes-ok haien bizimodua eta bidaiak dakarzkizuegu Enaren kontuak diskan. Geure uztako hamaika kanta, enaren istorioz josiak: nola egiten duten habia, zer jaten duten, kumeak nola hazten dituzten, zer janzten duten, nora bidaiatzen, zerekin egiten amets.
​

Dokumetal ornitologiko moduko honetan, Afrikako migraziotik iritsi berri diren lau enara bizardun topatuko dituzue oholtzan, jostailuzko musika-tresnekin eta pop erritmoekin kontzertu bat emateko prest.

Diskoa

Musika familia osoarentzat

Jostailu tresnekin jotako musika leuna; printzesa bizardunaren ahotsa da ipuin-abestien gidari. Doinu itsasgarriak dauzkaten istorioak, letra jostagarriak eta ulertzen errazak, moralismorik gabeak eta ukitu ironikoekin.

Jostailu popa

2princesesbarbudes-ek zabaldu egin dute beren ohiko musika tresna sorta (jostailu pianotxoak, xilofonoak, marakak, ukeleleak, soinu txikiak eta danborrak) 3 hariko gitarra elektriko batekin eta baxu akustiko txiki batekin popari gehiago gerturatzen zaion soinua lortzeko.

​Ikuskizuna

Musika kontzertu antzeztua formatu ertain-handian.
Berdin egiten ahal dugu barnean zein agerian.
Ikus-entzuleak jesarririk egotea gomendatzen da.
Kontzertu antzeztu honek 55 minutuko iraupena du.
Familian ikusteko egokia 6 urtetik gorako haurrekin.
INFORMAZIOA
ARGazkiAK
FITXA TEKNIKOA
KARTELA

​Harremanetarako

Kontratazioa

​+34 650 178 004
​
correu@2princesesbarbudes.org
+34 ​639 750 781
ubane@hotsak.com

Erosi nahi al duzu disko hau?

Gaztelupeko Hotzak Denda
Con tecnología de Crea tu propia página web con plantillas personalizables.
  • inici
  • música
  • vídeos
  • agenda
  • botiga
  • contacte